| Kofradiak |
|
Iurreta oraindik kofradietan banatuta dago. Zatiketa geografiko-politiko hau ohikoa izan zen Bizkaiko elizateetan. Gaur egun, ordea, oso herri gutxik eusten diote kofradiei. Foruak indarrean zeuden garaian kofradiak ziren auzoetako udal antolaketa. Iurreta, San Marko, San Fausto, Santa Marina, Goiuria eta Orozketa dira Iurretako kofradiak. Aipatzeko da urtero, 1982tik, iraileko bigarren asteburuan LAIXIARko zelaietan egiten den festa. Aurretik, leku horretan zeuden pinuak kendu eta pagoak sartu zituzten. Harrizko mahaia eta sei eserleku ere jarri zituzten. Eserleku bat kofradia bakoitzeko. Handik hurbil, iturria eta bolatokia daude. Festa, goizean hasten da. Herritarrak oinez iristea da ohitura eta ailegatzen direnean salda banatzen zaie. Bada, ordea, bezperatik joan eta gaua han pasatzen duenik ere. A las doce del mediodía se celebra la misa y después se da paso a la reunion general de las cofradías. El presidente, en presencia de los junteros y el resto de la gente, explicará las actividades, gastos e ingresos del año anterior y los preyectos venideros. Para finalizar la reunión, el presidente contestará todas las dudas o preguntas que se planteen. Eguerdian, meza ondoren, kofradiek batzar orokorra egiten dute. Presidenteak, gainerako kideen eta jendearen aurrean aurreko urteko diru kontuen berri ematen du, diru-sarreren eta gastuen berri, alegia. Etorkizuneko asmoei buruz ere hitzegiten du. Bilera amaitu aurretik, presidenteak galderei erantzuten die. Bilera bukatzen denean, herriko dantzariek dantzatzen dute eta ondoren parte hartzaileek kofradiaka bazkaltzen dute. Arratsaldean dantzaldia egoten da.
|

Kontratazioak Gehiago

Hileko agenda Gehiago

Argazki galeria Gehiago

Kale izendegia Gehiago

Jaiak Gehiago

Prentsa eta boletinak Gehiago

Larrialdiak Gehiago
Osakidetza
Mancomunidad
Bizkaibus
Euskotren
Diputacion foral de Bizkaia
Iurreta euskaldunon gida