|
Ordutegia : Astelehenetik - ostiralera: 09:00–13:30 / 15:00–20:00 Udan: 08:30-13:30 Egutegia
Bidebarrieta ,4 48215 IURRETA (Bizkaia)
Telefonoa: 94 681 27 26
e-posta:
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
Biblioteka 2001. urteko abenduak 30ean inauguratu zen eta 2001eko urtarrilean zabaldu zituen bere ateak. Mundu guztiarentzat zabalik dagoen lekua da eta bere bilduman giza jakintzaren hainbat adar biltzen ditu. Gaur egun 21.000 alek osatzen duten funts bibliografikoa dauka : liburu, aldizkari, DVD, CD eta Cd-Rom-ekin..
Non gaude?
Biblioteka Ibarretxe Kultur Etxearen lehenengo solairuan dago, N-624 errepidearen aldamenean.
Nola heldu naiteke?:
Oinez:
Iurretako herrigunetik, Amilburuko tunelaren bitartez (posta bulegoaren ondoan).
Plazatik, bidegorritik (herrigunera doan tunelaren eskuinaldetik).
Kotxez: dohako aparkalekua.
Garraio publikoz:
Autobusez: Bizkaibus
Trenez: Euskotren
Biblioteka honela dago antolatuta:
-
Informazioa: zure zalantzak eta galderak erantzungo ditugu, mailegu luzapenak, erreserbak, kontsulta bibliografikoak….egin ahalko dituzu.
-
Helduen gunea: 14 urtetik gorakoentzako gunea, sail ezberdinez osatua: literatura, dokumentuak gaien arabera, bertako atala, bidaiteka.
-
Haur eta gazteen gunea: 0 – 13 urte bitartekoentzat egokitua, sail ezberdinez osatua.
Nola bilatu
- Bibliotekara hurbildu eta pertsonalki lagunduko dizugu.
- Gure katalogoan bilatu.
Iurretako herri biblioteka Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko (EISP) partadaidea da, beste hainbat herri bibliotekekin batera sarean lan egiten dugu. Zure bibliotekak, Iurretan fisikoki kokatua dauden, baino askoz funts bibliografiko gehiago eskaintzen dizkizu, Liburutegien Arteko Maileguaren bitartez (LAM).
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net
ZERBITZUAK
Prentsa
Egunero 6 egunkari jasotzen ditugu
Berria, Deia, Gara, El Correo, El Mundo eta El Pais.
Gainera aurreko urteetako zenbakiak gordeta ditugu (2001. urtea geroztik paperean).
Zenbakiren bat kontsulta nahi izanez gero, harreran bazkide txartela aurkeztu eta eskaera orria betezea besterik ez duzu.
Hemeroteka Plus zerbitzua:
2004tik aurrera edizio osoan 16 egunkari kontsulta ditzakezu edizio digitalean:
Berria, Deia, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Diario de Noticias de Alava, El Correo, El diario Vasco, El Mundo, El Pais, El Periódico de Alava, Gara, Le Journal de Pays Basque, Noticias de Guipúzcoa, Público, Zabalik
Aldizkariak
100 izenburu baino gehiago dituzu eskura. Aldizkariak maileguan eraman ditzakezu, 15 egunetararako. Ale berriak bibliotekan daude ikusgai.
Bibliotekako sarrera eta bertako funts bibliografikoen kontsulta egitea librea da edozeinentzat. Funtsak apalategi eta gune ezberdinetan jarrita daude ikusgai. Kontsulta egiteko 30 irakurketa postu dauzkagu.
Gure bibliotekan zer dagoen ikusi nahi baduzu edo EISPko katalogoa:
http://www.liburutegiak.euskadi.net
Behar duzuna ez baduzu aurkitzen, erosketa proposamen bat egin dezakezu, bibliotekarako interesgarria baldin bada, zure eskaera betetzen saiatuko gara.
Eskaera egiteko:
Nobedadeak: Bibliotekak eskuratu dituen azken funtsak kontsulta ditzakezu.
Gomendioak: Merkatura irten diren azken berrien gomendioak kontsulta ditzakezu euskal biblioteken eskutik.
Maileguan zerbait eraman nahi baldin baduzu bazkide txartela erakustea baino eztaukazu, gure bibliotekarena edo sareko beste batena.
Bazkide egitea nahi dut:
Bete ezazu hurrengo eskaera orria eta egun gutxi barru karnetaren billa pasa zintezke bibliotekatik. Karnet hau sareko beste biblioteketan baliogarria izango zaizu eta aldi berean hemen aipatzen diren hainbat operazio egin ahalko dituzu on-line. Eskatu zure klabea.
Eskaera orria
Mailegu kolektiboa: Ikastetxe eta erakundeentzako baldintza bereziak eskaintzen ditugu.
Biblioteken arteko mailegua (LAM): Gure bilduman ez baduzu behar duzuna aurkitzen, sareko beste biblioteketan bilatu eta eskaera egiteko konpromisoa hartzen dugu. Aldi berean gure dokumentuak beste biblioteken eskura jartzen ditugu.
Zer eraman dezaket eta zenbat denborarako?
-
Liburuak: 4 aste.
-
Aldizkariak: 2 aste.
-
CD eta DVDak: aste bat.
Tramiteak on-line
Zure fitxa sartuz egin ditzakezun operazioak dira, pantailaren eskuinaldean. Horretarako klabea behar duzu. Gogoratu epez kanpoko maileguak baldin badituzu ezingo duzula inolako tramiterik egin.
Luzapenak: Zure mailegua denbora gehiagoan eduki nahi baduzu epea bukatu baino 5 egun lehenago egin ahal izango duzu. Gogoratu sarearen bidez egindako luzapenak 15 egunekoak direla eta zure maileguak erreserbaren bat baldin badauka ezin izango duzula luzapena egin.
Erreserbak: Interesatzen zaizun dokumentua hartuta baldin badago, erreserba bat egin dezakezu. Kontutan izan zure aurretik beste erreserba batzuk egon daitezkela gauza berbererako, programak erreserba egin den egun eta orduaren arabera automatikoki ematen ditu txandak.
MIKROTEKA:
Internetera konektatzeko eta zure lanak ofimatikako oinarrizko programekin egiteko ordenagailuak ditugu. Bazkide txartela izatea ezinbestekoa da zerbitzu hau erabibli ahal izateko (egun eta pertsonako bi ordu).
Araudia
Zure ordenagailu eramangarrian WIFI-a erabili nahi baduzu internetera konektatzeko WIFI zerbitzua eskaintzen dugu. Klabea eskatu harreran.
FONOTEKA
Maileguan eraman edota bibliotekan bertan entzun ditzakezun musikako CD, DVD, liburu eta aldizkariek osatzen dute sail hau.
Bilduma honen sailkapena hurrengoa da: Munduko musika, Jazz-Blues, Pop-Rock, Klasikoa, Elektronikoa, Korala eta Orkestrala.
BIDEOTEKA
Atal honetan helduentzako filmeak dituzu DVD euskarrian. Maileguan eraman edota bibliotekan bertan ikusteko aukera duzu.
Bilduma honen sailkapena hurrengoa da: Abenturak-Akzioa, Komedia-Humorea,Marrazkiak-Animazioa-Manga, Drama, Fantastikoa, Zientzia Fikzioa, Zine Belikoa, Historikoa, Misteriozkoa-Terrorea, Zine Mutua, Westerna, Intriga-Poliziakoa, Euskal Zinema, Dokumentalak, Film laburrak.
Gaur egun bost irakurketa gune ditugu herrian zehar: osaun zentrua, Nagusien Elkartea, Ludoteka, Haurtzaindegia ete Lehen Hezkuntzako ikastetxea (Maiztegi)
Irakurketa gune hauetan bibliotekari buruzko informazio orokorra eta ekintzen egitarauak daude.
Herritarrek itxaroten dauden bitartean gunearen gaiari lotuta dauden liburu eta aldizkariak irakurtzeko aukera daukate.
Biblioteka guneen mantenu eta aldizkako errebisioez arduratzen da.
HAUR eta GAZTEEN GUNEA
Gune hau 0- 13 urteko haur eta gaztetxoak gustura egoteko lekua da. Bai lekua eta baita bildumaren antolaketa beraien beharrizan eta gustuetara egokitzen saiatu gara..
Gurasoen txokoa: zuen seme-alabak hobeto ulertzen lagunduko dizuen liburu, aldizkaria eta beste hainbat material elikadura, osasuna, psikologia, hezkuntza eta abarri buruz.
-
Hemeroteka: Maileguan eraman ditzakezun aldizkariek osatzen dute sail hau, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez daudenak.
-
Kontsulta: 12 irakurketa postu dauzkazu gure bilduma kontsulta ahal izateko. Aldi berean irakurketara egokitutako lekuak ditugu.
-
Mikroteka: Zure lanak ofimatikako oinarrizko programekin egiteko ordenagailuak ditugu. Bazkide txartela izatea ezinbestekoa da zerbitzu hau erabiltzeko. Internetera sarbidea edukitzeko 12 urte baino gehiago izan behar dituzu, bestela heldu baten laguntza izan behar duzu.
-
Fonoteka: Maileguan eraman edota bibliotekan bertan entzun ditzakezun musikako CD, DVD, liburu eta aldizkariek osatzen dute sail hau.
-
Bideoteka: Haur eta gaztetxoentzako filmeak daude DVD euskarrian. Maileguan eraman edota bibliotekan bertan ikusteko aukera duzu (Aldez aurretik eskatu behar da).
Ekintzak:
Ipuin kontalkaria, irakurketa-klubak ( 3-6, 8-10, 11-12 urte ), sormen tailerrak haur eta gazteentzat, erakusketak, bisita gidatuak, idazlan lehiaketak, Haur-Gazte Liburuaren Egunaren ospakizuna ...
IRADOKIZUNAK
Iradokizunik edo hobekuntza proposamenik egin nahi baduzu, ondorengo formularioa bete eta bidali. Erabiltzaileek egindako edozein iradokizun kontutan hartuko dugu eta ahal dugun heinean irtenbidea ahalginduko gara
Istantzia
AGENDA
Urtarrila-ekanina2010.pdf
Ipuin eta bertso-paper lehiaketako liburuak:
· Irakurketa gidak:
· Beste batzuk:
|