Iurreta

Iurreta
 
 
 
 
Jaiak

San Miguel jaiak, irailaren 29an. Iurretako antzinako auzotarrak San Miguel bezperan hasten ziren festak ospatzen. Edozelan ere, hori baino lehenago herriko mutilak "Txonpolo" zuhaiztian batzen ziren, ospakizunik garrantzitsuenetarikoaren, "Dantzari Dantza"-ren entsaiuak hasteko. San Salvador osteko hurrengo domekan (hau da, abuztuaren 6tik aurrera) ekiten zieten entrenamendu saioei. "Banderariak" zortzi gazte aukeratzen zituen, eta behin aukeraketa eginda, danbolinjoleari deitu eta azken saiorako prestatzen ziren. Horren aurretik "Doniel Haretxa" altxatzen zuten plaza erdian, eta gero "Dantzari-Dantza" (bertoko euskeraz "Jantzari - Jantza") dantzatzen zuten, danbolinjolea aurrean kokatuz.

Jaiak, Durangoko Merinaldeko bertoko bederatzi dantza-motak izaten ditu ardatz: "Dantzari Dantza", Agientariena, Zortzinangue, Ezpata-txikiak, Banan-banangue, Biñangue, Ezpata-nagusiak, Launangue, Makil-jokue eta Txotxongillue, "Erregelak" deritzonarekin batera - Aurresku eta Atzesku.

Irailaren 29an, Meza Nagusiaren ostean eta Udalbatza buru dela egiten da "Dantzari-Dantza".

Arratsaldean berriro ere egiten da. Egun honetan bertan bestelako jai-ekintzak izaten dira, esate baterako ahari-borrokak, bertsolariak, erromeriak eta abar...

Urriko lehenengo domekan, Errosario egunean, jaiek aurrera jarraitzen dute. Azken urteotan egun horretan "Bizkaiko aintzinako musika tresna joleen eguna" ospatzen da ".

Auzoetan hamar ermita daude sakabanaturik, eta horietan ere, bakoitzaren santuei dagokion jaiak ospatzen dira.

Urtanilaren 20a San Sebastian

Bakixako San Sebastian eta San Fausto ermitako jaiak.

Otsailaren 9a Santa Apolonia

Santa Apolonia ermitako jaiak, San Julian de Arandia ere deritzona, Orozketan.

Apirilaren 25a San Marcos

San Marcos ermitako jaiak, Orobion.

Maiatzaren 3a Santa Cruz

Goiuriako Andra Mari ermitako jaiak.

Uztailaren 4a San Martin

Amatzako San Martin Jaiak. Antzina azaroaren lln izaten ziren, San Martin de Tours egunean.

Uztailaren 8a Santa Isabel

Lazkoitiako San Andres ermitako jaiak.

Uztailaren lOa San Cristobal

Gaztañatzako Santo Antonioetako ermitako jaia. Herritarrok Azkorrako ermita deitzen diote honi.

Uztailaren 18a Santa Marina

Uribeko Santa Marina ermitako jaiak.

Uztailaren 25a Santiago

Orozketako Santiago ermitako jaiak.

Abuztuaren 17a San Mames

Garaizarreko San Mames ermitako jaiak.

Azken urteotan Iurretako kultur – eIkarteek jai-ekintzak antolatzen dituzte ihauterietan eta San Juan bezperan ere bai, bagilaren 23an, udako solstizio egunean. 

 

 
 

Sailak


Kontratazioak Gehiago


Hileko agenda
Gehiago


Argazki galeria Gehiago


Kale izendegia Gehiago


Jaiak Gehiago


Prentsa eta boletinak Gehiago


Larrialdiak Gehiago

Hasiera arrow Ezagutu arrow Jaiak