| Geografia kokapena |
|
Lurralde Historikoa: Bizkaia Eskualdea: Durangaldea Epai-Barrutia: Durango Zabalera: 18,84 km2
HidrografiaIbaizabal dugu ibai nagusia, Iurreta bera zati bitan banatzen dituena. Gune askotan Ibaizabalek Durangoko hiriarekiko muga zehazten duo Modu berean, Zaldai eta Oromiño ibaiak ere aipagarriak dira, azken honek Iurreta eta Amorebieta-Etxanoko udalerriak elkarrengandik bereizten dituea. MugakideakIparraldean Ibarruri, hegoaldean Durango, sortaldean Garai eta Abadiño eta mendebaldean Amorebieta-Etxano daude. KomunikabideakIurreta gaurko Autonomia Elkartearen erdialdean dago, biziki ongi komunikaturik egon ere. Iurretako auzoak elkarrekin lotzeko balio duen errepide-sareaz gain BI-634 Errepide Nazionala (Donostia-La Coruña) eta BI-3332 Eskualde-Errepidea (La Pilastra-Zugastieta, XIX. mendean "Arrantza-Portuetarako Bidea" zeritzona, Gernika, Bermeo, Lekeitiora eta abarrerajoateko aukera ematen diguna) ere udalerritik pasatzen dira. Azkenik, Bil¬bao-Behobia A-68 Autopistak ere badu bere lekua Iurretan, herri honetan bertarako sarrera- gune bat dago eta. Beste aldetik, Iurretatik bertatik irten ez arren arin batean 6213 Eskualde-Errepidera (Durango-easain) eta 6211 Errepidera (Durango- Legutio, ondoren Gasteiza doana) irits daiteke. Bizkaibus eta Pesa autobus-etxeek udalerritik doazen linea erregularrak dauzka, ordainlekua Durangoko Hirian badute ere . BiztanleriaBiztanleen udal erroldaren arabera, 2006ko urtarrilaren lean, biztanleria, izatez, 3.902koa da. Dentsitatea 207 biz./km2. Horietatik 1.944 andrazkoak dira eta 1.958 gizonezkoak. Biztanlegoa, 1990ko urtarrilaren 1etik, Iurretako desanexio egunetik, gutxitu egin da, egun horretan 5.040 pertsona baitzeuden.
|
|||

Kontratazioak Gehiago

Hileko agenda Gehiago

Argazki galeria Gehiago

Kale izendegia Gehiago

Jaiak Gehiago

Prentsa eta boletinak Gehiago

Larrialdiak Gehiago
Osakidetza
Mancomunidad
Bizkaibus
Euskotren
Diputacion foral de Bizkaia
Iurreta euskaldunon gida