| Garapen lankidetzarako proiektuentzako dirulaguntzak |
|
Herrialde ahulenekiko solidaritate-konpromiso gisa, horien garapenerako, Iurretako Udalak aho batez onetsi du 2009. urterako udalerriko Garapenerako Lankidetzaren funtsen erabilera; hori deitu zen, lankidetza-proiektuak eta gizarte-sentsibilizazioko proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko. Proiektuek honakoak izan behar dituzte helburu: ekonomia- eta gizarte-garapen orekatua hobetzea edo osasun, hezkuntza, gizarte-arreta, kultura, giza baliabideen eta gizarte-baliabideen sustapen, demokraziaren garapen, askatasun indibidual eta kolektibo, eta abarren arloak hobetzea. Jarduketa horiek, bestalde, iraunkortasuna edo egonkortasuna erakutsi beharko dute. Deialdi horretan bi proiektu aurkeztu ziren. Alde batetik, “Emakume ekintzailearen eskubideei eta horien gaitasunen garapenari laguntza ematea": ADECO elkarteak aurkeztu zuen, Latinoamerikan (Amazoniako eskualdea, San Martin - Peru), CEDAM tokiko kontrako alderdiarekin lankidetzan. Proiektu horren helburua honakoa da: emakumeei beren eskubideen arloan indarra ematea; horretarako, ekimenak sortu nahi ditu, beren gaitasunak garatzeko eta mikroenpresarako prestakuntzarako aholku emateko. Beste alde batetik, Biladi Palestinako Kultura Zentroak (“Biladi” izenak arabiarrez “Nire Lurra” esan nahi du) honako proiektua aurkeztu du: “Beit Sahourko osasun-zerbitzuen indartzea". Bere asmoa da proiektua Ekialde Ertainean abiaraztea (Cisjordania, Palestina), “The Health Work Comités / HWC” (Osasunerako Lan Batzordeak) Palestinako erakundearen bidez. Azken horren helburu nagusia da Cisjordaniako osasun-egoera hobetzea, bertan gaur egun dagoen egoera kritikoa kontuan hartuta; horretarako, diagnostikoen zerbitzuak eta zerbitzu terapeutikoak eta Beit Sahourko mediku-zentroko zerbitzu kirurgikoak lortzeko erraztasunak eman nahi ditu, osasun-arloko profesionalen gaitasunak garatu nahi ditu eta zentroko administrazio-eraginkortasuna eta -gaitasuna hobetu nahi ditu. Proiektuen balorazioa oso ona izan da, baina, proiektu bakarrari laguntza emateko irizpidearekin aurrera egiteko, Iurretako Udalak ebatzi du hamahiru mila zazpiehun eta berrogeita hamar euro (13.750,00 €) diru-laguntza ematea Biladi Palestinako Kultura Zentroari, “Beit Sahourko osasun-zerbitzuen indartzea” izeneko proiekturako.
Osasunerako Lan Batzordeak (The Health Work Committees/ HWC) Palestinako gobernuz kanpoko erakundea da, irabazi-asmorik gabea; 1985. urtean sortu zen, eta osasun-zerbitzuak emateko eredu egokiak sortzeko ahalegina egiten du, herritar guztien bizi-kalitatea hobetzeko, batik bat, Israelek okupatutako lurraldeetan bizi diren palestinarren arteko sektore marjinatuena. HWC-k osasun-zerbitzuak eskaintzen dizkie herritar guztiei, arraza, generoa, erlijioa edo politika-afiliazioa gorabehera.
Zuzenean 1.700 herritar izango dira onuradun; pertsona horiek ekonomia-krisiaren ondorioak jasaten dituzte, bai eta okupazio militarraren ondorioak ere, modu nabarmenean, eta osasun-zerbitzuak izateko arazoak dituzte. Horrenbestez, gaixotasun kronikoen eragina modurik nabarmenean jasaten dutenak dira. Proiektuak lagundu nahi dituen pertsona horiek –emakumeak nabarmendu behar dira– azken urteotan Palestinan gertatzen ari den tradiziora itzultzeak eragindako kalteak jasaten ari dira, eta, horrenbestez, osasun-zerbitzuak izateko, gainerako herritarrek baino zailtasun gehiago dituzte. Honakoak dira lehenesteko bete beharreko baldintzak: - Emakume, haur eta adineko izatea, -Langabe eta errefuxiatu izatea, -Gune isolatuetan bizitzea (herrixkak, landa-guneak eta errefuxiatu-esparruak) eta oinarrizko zerbitzuak izateko aukera gutxi izatea, -Ekonomia-baliabiderik ez izatea, Israelen okupazioa dela eta, -Nutrizio, saneamendu- eta poluzio-arazoak izatea. |

Kontratazioak Gehiago

Hileko agenda Gehiago

Argazki galeria Gehiago

Kale izendegia Gehiago

Jaiak Gehiago

Prentsa eta boletinak Gehiago

Larrialdiak Gehiago
Osakidetza
Mancomunidad
Bizkaibus
Euskotren
Diputacion foral de Bizkaia
Iurreta euskaldunon gida
......