Iurreta

Iurreta
 
 
 
 
Lanpostuen zerrenda aldatzea hiru plaza berri sortuz
Abenduaren 23ko Udalbatzan Iurretako Udaleko lanpostuen zerrenda aldatzea onartu zen hirigintza sailean hiru plaza berri sortzeko. Hau onartu zen, 2008ko abuztuaren 14ko Alkatetzako proposamenaren bidez 2008ko irailaren 11n Udalbatzak onartu zuen udal organigramaren ondorioz.

Alkatetzako proposamen honek udal organigrama berri bat proposatzen zuen, herritarrek zein udal-mugartean dauden enpresek gero eta eskari gehiago egiten dituztela eta erantzuna eman behar zelako. Guzti hau, bizitegi, industrial eta martxan dauden beste edonolako unitate kopuru handia garatzeko eta kudeatzeko giza baliabide gaitu eskasiagatik.

Halaber, eta bizitegi unitate hauek garatzen doazen einean, Iurretako biztanleria, bost edo sei urte buruan, 3.900 biztanletik 6.000ra pasatuko da. Horrela beharrezkoa da antolaketa zehatz eta sendo bat edukitzea, azaldu ditugun erronkei gutxieneko denbora eta kalitate estandar batzuekin erantzun ahal izateko.

Aipatutako organigramaren ondorioz, lanpostu berriak sortzea proposatu zen, besteak beste, honako hauek:

      • Administrazio Orokorreko teknikaria (hirigintza plangintza eta gestioa).
      • Administrazio Orokorreko teknikaria (obrak eta lizentzia).
      • Goi mailako industri ingeniaria (industri jardueren txostenak eta kontrula, ingurumenaren legeria eta kontrola, energia eraginkortasun proiektuak, e.a.)

Hurrengo lan-eskaintza publikoan gauzatuko diren postuak dira hauek. Aipatutako lanpostuak sortzeko prozedurari hasiera eman zaio, eta horretarako Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikako Sailburuordetzari eskatu zaio lanpostu bakoitzari egokituko zaion hizkuntza-eskakizuna esleitzea.

Azkenik, hutsik dauden peoi eta Maiztegiko atezain lanpostuak bete nahi dira gutxienez, aspaldian bete gabe daudenak.

 
 

Sailak


Kontratazioak Gehiago


Hileko agenda
Gehiago


Argazki galeria Gehiago


Kale izendegia Gehiago


Jaiak Gehiago


Prentsa eta boletinak Gehiago


Larrialdiak Gehiago

Ekintzak


 



Izen emate orria

 

Erlojua / Eguraldia

 Eguraldia Iurretan - Predicción a 7 días y condiciones actuales.
Eguraldia: Meteored.com

Besteak

......

Hasiera