|
Herritarren segurtasuna eta udaltzaingoa |
|
E-mail :
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
Ordutegia:
Lanegunak: 7:30etatik - 21:30etara
Larunbat, igandea eta jai egunak: 9:00etatik - 21:00etara
Helbidea:
Bidebarrieta,5 (48215) Iurreta
Teléfonoa: 94 620 08 88
Herritarren segurtasuna
-
Udalerriko toki publikoak zaindu eta herritarrak babestu.
-
Udaltzain patruilak delinkuentzia saihesteko.
-
Delitu eta falten salaketak egin eta jaso (lapurretak, erasoak, etab.).
-
Epaitegiekin eta auzitegiekin lanean aritu ebazpenetan, baita jurisdizio desberdinetako hainbat tramite prozesaletan ere.
-
Aldez aurretik eskatu denean, gatazka pribatuetan bitartekaritza lanak egin (auzokideen arteko eztabaidak, familia arteko gaiak, etxebizitzetan kalteak, etab.).
-
Udal-bazkideen segurtasuna.
- Udal Ondarea zaindu.
-
Babes zibila.
- Galdutako txakurrak jaso.
Trafikoa
-
Trafikoa arautu, kontrolatu eta zaindu, aparkamentuak.
-
Trafiko istripuetan parte hartu. Trafiko istripuen txostenak eta atestatuak egin, biktimei eta aseguru-etxeei lagundu.
-
Bide publikoan utzitako ibilgailuak handik kendu.
-
Zirkulazio araudia ez betetzeagatik salaketa tramitea (harrera, trafikoko arau-hauste eta multengatik egindako alegazioak eta errekurtsoak tramitatu eta ebatzi).
-
Aparkalekuak erreserbatu eta murriztu. Ibilgailuen zirkulazioa.
-
Bide-seinaleak hobetzeko proposamenak egin. Aholkularitza.
Udal ordenantzak betetzen direla ikusi
Udaletxeko beste sail eta zerbitzu batzuekin koordinazioa
HIRIGINTZA:
-
Lizentziarik gabe egindako lanen kontrola eta salaketa.
-
Irekitze eta jarduera baimenik ez duten ostalaritza establezimenduak kontrolatu eta salatu.
-
Control de horarios de apertura y cierre de locales de hostelería regulados por Decreto de horarios del Gobierno Vasco.
-
Ordutegiak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzako Dekretuak ezarritakoaren arabera ostalaritzako lokalen irekitze eta ixte ordutegiak kontrolatu.
-
Ostalaritzako establezimenduen terrazek behar dituzten baimenak kontrolatu eta administrazioaren baimenik ez dutenak salatu, baita lortutako baimena urratzen dutenak salatu ere.
Beharrezkoa den administrazioaren baimenik ez duten jarduerak kontrolatu eta salatu.
-
Bide publikoaren okupazioa kontrolatu (edukinontziak, hesiak, etab.).
OBRAK ETA ZERBITZUAK:
INGURUMENA:
- Etxebizitza eta establezimendu publikoetako zaratak kontrolatu eta salatu (sonometriak).
- Isurketak kontrolatu.
OSASUNA ETA KONTSUMOA:
-
Animalien babeserako urriaren 29ko 6/1993 Legeak ezarritakoa betetzen ez duten animalien (txakurren) jabe eta arduradunak salatu eta zigortu. Txakurrak edukitzea arautzen duen Euskal Autonomi Erkidegoko apirilaren 4ko 66/200 Dekretuak ezarritakoa ere betearazi (zigor espedienteari egindako alegazio eta errekurtsoak jaso eta tramitatu).
-
Azokak eta kaleko salmenta kontrolatu, legez kanpokoak izateagatik saldu ezin diren objektuak atzeman, zigor espedientea tramitatu.
-
Txakurrak jaso.
KULTURA:
- Kultur eta kirol ekintzak, jaiak, etab. kontrolatu eta ikustatu.
|