Herritarren segurtasuna eta Udaltzaingoa

Herritarren segurtasuna:

  • Udalerriko toki publikoak zaindu eta herritarrak babestu.
  • Udaltzain patruilak delinkuentzia saihesteko.
  • Delitu eta falten salaketak egin eta jaso (lapurretak, erasoak, etab.).
  • Epaitegiekin eta auzitegiekin lanean aritu ebazpenetan, baita jurisdizio desberdinetako hainbat tramite prozesaletan ere.
  • Aldez aurretik eskatu denean, gatazka pribatuetan bitartekaritza lanak egin (auzokideen arteko eztabaidak, familia arteko gaiak, etxebizitzetan kalteak, etab.).
  • Udal-bazkideen segurtasuna.
  • Udal Ondarea zaindu.
  • Babes zibila.
  • Galdutako txakurrak jaso.

Trafikoa:

  • Trafikoa arautu, kontrolatu eta zaindu, aparkamentuak.
  • Trafiko istripuetan parte hartu. Trafiko istripuen txostenak eta atestatuak egin, biktimei eta aseguru-etxeei lagundu.
  • Bide publikoan utzitako ibilgailuak handik kendu.
  • Zirkulazio araudia ez betetzeagatik salaketa tramitea (harrera, trafikoko arau-hauste eta multengatik egindako alegazioak eta errekurtsoak tramitatu eta ebatzi).
  • Aparkalekuak erreserbatu eta murriztu. Ibilgailuen zirkulazioa.
  • Bide-seinaleak hobetzeko proposamenak egin. Aholkularitza.
  • Udal ordenantzak betetzen direla ikusi.
  • Udaletxeko beste sail eta zerbitzu batzuekin koordinazioa.

Hirigintza:

  • Lizentziarik gabe egindako lanen kontrola eta salaketa.
  • Irekitze eta jarduera baimenik ez duten ostalaritza establezimenduak kontrolatu eta salatu.
  • Control de horarios de apertura y cierre de locales de hostelería regulados por Decreto de horarios del Gobierno Vasco.
  • Ordutegiak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzako Dekretuak ezarritakoaren arabera ostalaritzako lokalen irekitze eta ixte ordutegiak kontrolatu.
  • Ostalaritzako establezimenduen terrazek behar dituzten baimenak kontrolatu eta administrazioaren baimenik ez dutenak salatu, baita lortutako baimena urratzen dutenak salatu ere.
  • Beharrezkoa den administrazioaren baimenik ez duten jarduerak kontrolatu eta salatu.
  • Bide publikoaren okupazioa kontrolatu (edukinontziak, hesiak, etab.).

Obrak eta zerbitzuak:

  • Galtzadan eta hiri altzarietan dauden kalteak ikuskatu eta jakinarazi.
  • Herriaren Garbitasuna arautzen duen Ordenantzaren aurkako ekintzak kontrolatu eta salatu.

Ingurumena:

  • Etxebizitza eta establezimendu publikoetako zaratak kontrolatu eta salatu (sonometriak).
  • Isurketak kontrolatu.

Osasuna eta kontsumoa:

  • Animalien babeserako urriaren 29ko 6/1993 Legeak ezarritakoa betetzen ez duten animalien (txakurren) jabe eta arduradunak salatu eta zigortu. Txakurrak edukitzea arautzen duen Euskal Autonomi Erkidegoko apirilaren 4ko 66/200 Dekretuak ezarritakoa ere betearazi (zigor espedienteari egindako alegazio eta errekurtsoak jaso eta tramitatu).
  • Azokak eta kaleko salmenta kontrolatu, legez kanpokoak izateagatik saldu ezin diren objektuak atzeman, zigor espedientea tramitatu.
  • Txakurrak jaso.

Kultura:

  • Kultur eta kirol ekintzak, jaiak, etab. kontrolatu eta ikustatu.

Albisteak

Erakundeak

Udaltzaingoa

Helbidea:
Bidebarrieta, 5 (48215) Iurreta
Telefonoa: 94 620 08 88
E-maila: udaltzaigoa@iurreta.net

Ordutegia:
Lan-egunak: 7:30 - 21:30
Larunbata, igandea eta jai-egunak: 9:00 - 21:00