Etxeko olioa batzea
Hileko lehenengo osteguna
- Maiztegi ikastetexea - 8:45etik 9:30era
- Bixente Kapanaga 10, 9:30etatik 13:30era
Altzari eta tresna batzea
Etxeko tresna elektrikoak, altzariak, koltxoiak, somierrak, etab ASTEAZKENERO. Deitu 94 620 12 00 telefonora. Abisurik eman ezean ez da bilketarik egingo
Garbigunea (Sabeco ondoan)
Bertan era guztietako hondakinak utz daiteke, hauek izan ezik: etxeko zaborra, produktu toxiko edo arriskutsuen ontziak, ospitaletako hondakinak eta pinturak.
- Astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era
- Larunbatetan eta igandetan 10:30etik 13:30era
Arropa
Andaparape kalean.
CD'ak eta DVD'ak
Udaletxean eta Kultur Etxean
Pilak
Udaletxean, Eskoletan eta Kultur Etxean.
Hondakin bakoitza bere ontzira
- Kristalak eta beirak (Ontzi berdea). Beirazko botilak, beirazko botilak eta poteak. INOIZ EZ:ispiluak, ateetako kristalak eta beirak, leihoak, bonbilak eta fluoreszenteak.
- Papera eta kartoia (Ontzi urdina). Papera eta kartoia tolestuta sartu behar da
- Ontziak (Ontzi horia). Era guztietako ontziak: plastikoak,latak, tetrabrikak, metalezko estalkiak, botilak eta plastikozko poltsak eta poliespanezko bandejak, aerosolak eta abar.