Gizarte ongizatea

 

3. Adinaren XX. Aste Kulturala

Aste kulturala

“Goiuriko Ama” Nagusien elkartea

Egunak: abenduaren 13tik 17ra

Lekua: Iurretako jubilatuen etxean

Ikusi egitaraua

Prestakuntza ikastaroak

Iurretako Udalak, Solidaridad Intergeneracional elkartearekin eta EHNE Nekazarien Sindikatuarekin batera, pertsona nagusiei eta nagusien zaintzarekin arduratzen diren familiartekoei zuzendutako gerontologiko eta psikohezitzaile prestakuntzazko ikastaro bi antolatu ditu.

Dependentzia prestakuntza ikastaroa

Dependentzia egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzako trebakuntza ikastaroa (65 ordu).55 urte baino gehiago dituzten emakume eta gizonentzat zuzenduta. Doakoa. Hasiera: 2012ko Martxoaren 20tik aurrera, Astearteak eta Ostegunak, 16,00etatik – 18,30etara.

Jaitsi kartela

Gerontologiko prestakuntza ikastaroa

Gerontologiko prestakuntza ikastaroa, Menpekotasun egoeran aurkitzen diren Pertsona Nagusien zaintzaileei zuzenduta dago. Ikastaroa Ibarretxe Kultur Etxean izango da, urriaren 3an hasita azaroaren 30erarte (60 ordukoa). Ikastaroak 24 saio izango ditu, astelehenak, asteazkenak eta ostiraletan izango direlarik, arratsaldeko 15:00etatik 17:30etara.

 Kartela ikusi

Psikohezitzaile prestakuntza ikastaroa

Psikohezitzaile prestakuntza ikastaroa, Nagusiei, familiartekoei eta zaintzaileei zuzenduta dago. Ikastaro hau ere Ibarretxe Kultur Etxean izango da, azaroaren 15ean hasita abenduaren 22rarte (25 ordukoa). Ikastaroak 10 saio izango ditu, astearteak eta ostegunetan izango direlarik, goizeko 10:00etatik 12:30etara.

 Kartela ikusi


Ikastaroetan izen-emateko epea irailaren 12tik 27ra zabalik dago, goizeko 9:30etatik 13:30etara Ibarretxe Kultur Etxean. Informazio gehiago izateko 946200342 (Ibarretxe Kultur Etxea) edo 678058390 (Solidaridad Intergeneracional) telefonoetara deitu.

Zaintzailentzat prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko izen-emateko orria

Ikastaroak eta tailerrak - Jubilatuen etxea

Goiuriako Ama jubilatuen elkarteak BBK-arekin eta Durangoko Amankomunazgoko Pertsona Nagusien Dinamizazio Sailarekin batera, pertsona nagusiei zuzendutako ikastaro eta tailerrak antolatu ditu.

Nagusientzako tailerrak

Tai-Chi ikastaroa - Urriaren 3an hasita. Saioak astelehenetan izango dira eguerdiko 12:00etatik 13:30etara. Prezioa 15 €-koa da.


Nagusientzako tailerrak

Eskulanetako tailerra - Urriaren 4an hasita. Saioak goizeko 10:30etatik 12:30etara. Prezioa 15 €-koa da.


Nagusientzako tailerrak

“Krema naturalak eta pomadak egiteko” tailerra - 3 saio izango dira urriko 7, 14 eta 21 ostiraletan, goizeko 9:30etatik 11:30etara. Tailerra doakoa da.


Ikastaro eta tailerren informazioa eta izen ematea Jubilatuen Etxean da.

Egitaraua ikusi