Sarrera
Txosten honen helburua da Iurreta herriko argiteri publikorako Ikuskaritza Energetikoa eta Ingurumenezkoa burutzeko jarraitu behar diren arauak zehaztea.
- 3.864 biztanle.
- 19 km2 hedadura.
- 800 inguru argi puntu
- 28 Aginte zentro.
Helburua
- Instalakuntzen eraginkortasuna eta energia aurrezpena hobetzea.
- Argitasuna eta argitasunaren kutsadura murriztea
- Instalazioak eraginkorragoak izan daitezen, hobekuntzak proposatu egokitzeko eta moldatzeko.
Ikuskaritzaren faseak
Iurretako argiteri publikoaren ikuskaritza energetikoa fase hauetan banatuko da:
1go FASEA: beharrezko datu teknikoen bilketa.
Iurretako argiteri publikoen instalazioekin harremanak dituzten kontsumo energetiko gune guztiak identifikatuz eta ezagutuz hasiko dira lanak.
2. FASEA: datuak biltzeko lana.
Gero, lehenengo fasean jasotako datu guztiak osatu eta egiaztatuko dira, bertan ikuskatuz, egunez zein gauez eginiko bisitekin, argiteri publikoko sektore guztietan.
- Fase honetan argiteri publiko baten sektorea osatzen duten elementu guztiak identifikatu dira, besteak beste honakoak bereiztuz:
- Kontratazio motak eta lotutako ezaugarriak, eta baita kontsumo energetikoak eta kostu ekonomikoak.
- Lehendik dauden argiteri motak: bidekoa, apaingarria, e.a.
- Lanpara motak: luminariak, balastoak, e.a.
- Argiteri ekipoen konexio eta deskonexiorako kontrol mota.
- Argiteri murrizketa dela eta, agertu daitezkeen energia aurrezteko sistemak (hasten den tokian egonkortzaile erreduktoreak, bi nibeleko balastoak, e.a.).
- Luminaria parke osoaren inbentarioa.
Guzti honekin honako datu hauek jaso nahi dira:
- Argiteri koadroen inbentarioa.
- `Parametro elektriko guztien monotorizazioa eta erregistroa (tensioak, intentsitateak, potentzia eragilea, potentzia aktiboa, erreaktiboa eta nabaria, karga kurba, energia kontsumoa, e.a.).
- Kuadroaren lurrerako erresistentzi neurria..
- Linea eta ekipoen zaintze maila.
- Argi-nibelak eta argiteriaren ezaugarriak.
- Argiteriaren erabilera zuzena egiaztatzea.
3. FASEA: egungo egoera aztertu eta ebaluatu eta instalazioak hobetzeko proposamenak landu.
Jasotako datuekin jarduera eta instalazioak hobetzeko proposamenak egingo dira. Besteak beste, honako helburuak aurkitu nahi dira:
- Argiteri publikokaren ustiapen kostu ekonomikoa gutxitu.
- Energia kontsumoa eta argitasunaren kutsadura gutxitu, lanpara, ekipo laguntzaile eta luminarietan eraginez, pizte eta itzalketa sistema hobeak jarri, argi-fluxua erregulatzeko sistemak jartzea, e.a.
- Kontrol eta mantenu jarduerak hobetzea, eta bakoitza oinarrizko deskribapen teknikoaz lagunduta joango da azterketa ekonomiko batekin batera: beharrezko inbertsioa eta aurrezte energetikoari lotutako aurrezte ekonomikoaren araberako birgertatze-aldia.
4. FASEA: Ikuskaritzako azken azterketa txostena burutzea.
Lanaren fase honetan, aztertutako argiteri publikoko sektor bakoitzeko txosten bat burutuko da, eta bertan honako informazioa jasoko da:
- Kanpoko argiteri publikoko sektore bakoitzeko deskribapen teknikoa, Argi-Kontsultoretzako teknikoek jasotako informazioaren arabera.
- Sektore bakoitzari lotutako energia elektrikoaren gaur egungo kontsumoa eta kostuak.
- Argi-Kontsultoretzak eginiko azterketen ondorioak izanik, kostu energetikoak eta ekonomikoak murrizteko aholku ekonomikoa eta kudeaketa.
- Proposatutako jarduerak burutu ondoren, sektore bakoitzeko etorkizuneko kontsumo eta kosteak.