Informazio orokorra

  • Gizarte-baliabideei buruzko informazioa

    Gizarte gaiei buruzko aholkularitza, informazioa eta orientabide eskainiko diote gizarte zerbitzuek eskatzen duen edonori. Arazoari aurre egiteko behar duten laguntza lortzen ere lagunduko diote.

    Horretarako,era askotako laguntzak, prestazioak eta zerbitzuak bideratzen lagunduko diote, bai udalekoak bai beste erakundeetakoak.

  • Babes soziala

    Egoerak hala behartzen duenean, Iurretako Udaleko ongizate zerbitzuek laguntza emango diote une zailean dauden pertsona eta familiei.

  • Oinarrizko beharretarako laguntza

    Gutxiengo gizarteratze laguntzen, premiazko laguntzen eta aldiroko beste laguntzen bidez oinarrizko janari, jantzi eta ostatu beharrak beteta izatea bermatuko da.

  • Garapenerako lankidetza

    Garapena bidean dauden herrialdeetan lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako laguntzak bideratuko dira, baita, horri buruzko sentsibilizazio ekintzak.

Gizarte-laguntzailea

Bidebarrieta 4 (Kultur - Etxea)
Telefonoa (Adostutako hizordu eskaera)
94 620 04 92
Ordutegia:
astelehena  eta osteguna 10:00etatik 14:00etara
E-mail: gizarte-ongizate@iurreta.net 

Atalak